parallax background

Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren historia eta memoria historikoa Hego Euskal Herrian


Antolatzaileak:
3 logos UNED Centros Asociados
Babeslea:
Eusko Jaurlaritza logotipoa

Egitaraua - 15 ordu

1. Aspektu orokorrak.

1.1. Ikastaroaren sarrera: metodologia eta helburuak.

1.2. Gaiaren egoera.

1.3. Esparru kronologikoa.

1.4. Gaur egungo eztabaida: historiaren eta memoriaren arteko harremana gure aztergaian.


2. Gerra Zibila Hego Euskal Herrian.

2.1. Estatu-kolpea eta horren emaitza euskal probintzietan.

2.2. Gerraren garapena.

2.3. Erresistentzia: Defentsa-Batzarretatik Eusko Gudarostea osatzera.

2.4. Gerraren amaiera Hego Euskal Herrian.


3. Gerra osteko errepresioa.

3.1. Datuak: gerraosteko errepresioaren azterketa kuantitatiboa.

3.2. Ikerketa: iturriei buruzko azterketa.

3.3. Irakurketa: memoria historikoaren funtzioa.

4. Ahaztutako urteak.

4.1. Diktadura frankista 1945 eta 1959 artean.

4.2. Errepresioa “bake” garaian.

4.3. Memoria eta historia, ezer gertatzen ez denean.


5. Frankismoa bakarra izan zen: 1960ko hamarkadatik aurrera oposizioa eta errepresio frankista.

5.1. Aldarrikapen sozialaren eta nazionalaren arteko loturaren garrantzia.

5.2. Oposizio politikoa eta erregimenaren erantzun bortitza.

5.3. Metodo errepresiboak.

5.4. Memoria eta historia iragan hurbilaren irakurketan

Javier Buces Cabello

Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, 2005ean. Euskal Herriko Unibertsitatean Doktorea 2021ean, Cum Laude aipamenarekin. Europako Ondarearen Bitartekaritza eta Kudeaketari buruzko masterra UNEDen (2011) eta Ikerketa Historiko, Artistiko eta Geografikoko Metodo eta Teknika Aurreratuen masterra UNEDen (2014). Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea 2007tik, ikerketa arkeologiko eta historikoko proiektuak garatzen.

Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Saileko Memoria Historikoaren Arloko arduraduna da eta NUPeko irakasle elkartua da. Diktadura frankistari eta euskal gatazkari buruzko hainbat argitalpenen egilea, udalerri eta probintzia mailan.


Kolaboratzailea

Kolaboratzailea